XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik ahal dudan guztietan lagunduko dinat...

Gainera, egiten ditunan tartak dastatzeagatik edozeinek lagunduko linake!

- Baina lan handia duk hiretzat, Romeo...

- Ez ba! Hurrengo astean hemen naukan berriro!

- Abusatzen ari naizela uste diat!

- Ez esan horrelakorik, neska!

Nire ikasle guztiak hi bezalakoak izango balira!

Agur eta agur.

Hurrengorarte eta hurrengorarte.

Musu pare bat eta irribarre zabalak.

Eta saguak, amorruz itsutuak, ez ziren Romeok etxe hartan utzitako poz, ilusio eta itxaropenaz betetako arrastoak antzemateko gauza izan.

Gau hartan, Julietak ez zuen ezer afaldu, bere bihotzeko taupadek apetitoa errotik galerazten ziotelako.

Eskoba zaharra hartu eta luze ekin zion dantzatzeari, baina ezohizko moduan: gau hartan, saltsa, merengue eta lambada (...).